2011/10/04

Michael Faraday

            Michael Faraday 1791ko irailaren 22an jaio zen Londresetik hurbil, familia apal batean. Aita errementaria zen eta hamar seme-alaba zeuzkan mantentzeko.

            Oraindik oso gaztea zela hasi zen koadernatzaile lanetan eta tailerretik inprimatu eta koadernatzeko pasatzen ziren liburuetako asko irakurri zituen. Laster hasiko zen zientzi hitzaldietara joaten eta idaztohar ugari hartzen. << Ikerketa esperimentalei >> buruzko beraren koadernoak salgai daude oraindik Ingalaterrako liburudendetan.

            Faraday, zortzi elementu berri aurkitu izanagatik bere garaian ospe handiko kimikaria zen Humphrey Davy-ren laguntzailea izan zen. Hau hil ondoren, beraren postuan hasi zen 1829an. 1833an kimika irakasle izendatu zuten.

          Faraday-k elektrizitateak gai kimikoetan gauzatzen duen ekintzaren gainean lan egin zuen, eta elektrolisiaren lege kuantitatiboak ezarri zituen, baina bere esperimenturik nabarmengarrienak elektromagnetismoaren arloan egindakoak izan ziren, hala nola: eremu magnetikoen aldaketen ondoriozko korronte elektrikoen lorpenaren aurkikuntza eta honek elektrizitatea kantitate handitan lortzeko dauzkan aplikazio garrantzitzuak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario