2011/11/22

Sare-sozialeen erabilera desegokia


Sare sozialeen erabilera desegokia nahiko arrunta da gazteen artean.Komunitate birtual hauetan, interneten eremuan, pertsonak beraien artean konektatzeko diseinatutako inguruneak dira, eta bertan, pertsonek edukiak partekatzen dituzte, elkarrekintzan jarduten dute eta interes komunak dituzten komunitateak sortzen dituzte. Gazteek erabiltzen dituzten sare sozial garrantzitsuenak hauek dira: tuenti, myspace, facebook, twitter.
Sare sozialek aurrerapen nabarmenak ekarri dizkigute, eta komunikatzeko bideak asko erraztu dituzte. Hala ere, bere erabilera desegokiak kalte nabarmenak ekarri ditzake. Erabilera desegoki horiek, gazteean artean ematen dira batez ere. Arazo hauek sortzearen eragileak ondorengoak izan daitezke: edozein motatako argazkiak igotzea sare hauetara, lagunak ezagutu gabe lagun bezala gure profiletan edukitzea edota pribatasuna ez mantentzea eta gure profila edonoren eskuetan ustea. Horrez gain, ordenagailu aurrean ordu asko pasatuz gero, gure aisialdia lagunekin partekatzeko aukera galtzen dugu.
Sare sozialen erabilera desegokia konpondu ezean, honelako gauzak gerta daitezke: zure nortasun edota identitatea galtzeko aukera duzu, arazo askotan sar zaitezke, ortografia akats asko egiten dituzu txat-ean hitzak laburtzeko, manipulazioa eta txantajea egin daiteke lagunen artean, bakoitzaren rolak galtzeko aukera dago,... Nahiz eta arazo hauek garrantzitsuenak izan, beste arazo larri batzuk ere izan ditzake komunitate birtualen erabilera desegokiak. Horren adibide da hamahiru urteko neska batek tratu txarrak jaso zituela myspace-n izan zuen erabilera desegokiaren ondorioz.
Hala ere, gauza txar edo desegoki guztien artean, badaude alde onak ere: harreman berriak egiteko aukera dago jende berria ezagutuz; horrrela, ligatzeko beste modu alterrnatibo bat izan daiteke. Baita ere, informazioa jaso eta elkarbanatzeko aukera dago; eta horrez gain, ideologia transmititu edota hizkuntza berriak ikasi eta pratikatu ditzakezu munduko edozein lekutako pertsonekin.
Sare sozialen erabilera desegokia alde batera uzteko, pertsona bakoitzak buruarekin jokatu behar du, eta bi aldiz pentsatu behar du komunitate birtualetan zerbait jarri baino lehen. Horrez gain, argazki pertsonal eta erropa gutxikoak ez ditu igo behar, bestela, argazki horiekin edozer gerta daiteke. Gainera, gizarte sareen erabilera egokia izateko autoerregulatu egin behar da denbora; hau da, ez gara ordenagailu aurrean egon behar arratsalde osoa. Baite ere, datu pretsonalak ez jartzen ahalegindu behar gara, esaterako, telefono zenbakia, helbidea,... Horrela, gure pribatasuna mantendu dezakegu. Leku hauetan lagunak ondo aukeratu behar dira, ezin da ezagutzen ez duzun pertsona bat lagun bezala eduki.
Aurrez aipatutako gomendioak jarraituz gero, ez digu arazorik ekarriko  komunitate birtualen erabilerak. Hori dela eta, sare sozialetan esperimentatzea egokia da, baina zuhurra izanez. Aldiz, aurrez aipatutako zerbait ez badugu betetzen, arazoetan sar gaitezke, eta hemendik irten ahal izateko, familiaren, lagunen edota irakasleen laguntza eskatu dezakegu. Gazteok ez dugu beldurrik izan behar norbaiti laguntza eskatzeko, azken finean, gauzak hitz eginez konpontzen baitira.
Hau guztia horrela izanik, sare sozialen erabilerak ez du arazorik izango zuhurrak bagara, gainera, gauza berriak esperimentatu ahal izango dugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario